indarkeria matxista

Marie Laurence Canicas

Baiona, 2009ko urtarrilaren 12a.

2009ko urtarrilaren 12a
05:00
Entzun

Marie Laurence Canicasek eta Philippe Sommierrek harreman bat hasi zuten 2008an. Bordele aldeko (Okzitania) familia batekoa zen Canicas, 48 urte zituen, eta hiru seme-alaba, aurreko harreman batekoak. Baionako alde zaharrean bizi zen. Sommierrek, berriz, 38 urte zituen, eta bizileku jakinik ez; dozenaka auzibide zituen justiziarekin, delitu txikiengatik.

Harremanak ez zuen askorik iraun: hilabete batzuk. 2009ko urtarrilean, harremana moztu zuen emakumeak. Gizonak ez zion onartu. Urtarrilaren 12an, gaueko bederatziak aldera, emakumearen etxera joan zen, erregaia bota zuen eskaileretan, eta su eman zion. Kearekin eta karbono dioxidoarekin itota hil zen emakumea, Pilori karrikako bere pisuan, ihes egin ezinik.

Poliziak berehala atxilotu zuen Sommier, eta hilketa leporatu zion. Prokuradoreak aurreratu zuen genero indarkeria kasu bat izan zitekeela, baina akusatuak «psikologia zaila» zeukala, eta ikertu behar zela.

Ia bi urte barru epaitu zuten gizona, 2011ko azaroan. Auzi bortitza izan zen. Akusatuak mehatxu eta irain egin zien lekuko batzuei, eta Canicasen seme-alaben aurrean adierazi zuen emakumearen umeek baino gehiago sufritzen zuela berak. «Maite» zuen emakumeari buruz mintzo zen, eta eldarnio kutsuko adierazpenak egiten zituen. Behin baino gehiagotan atera behar izan zuten akusatua auzi aretotik.

Azkenean hamabi urteko kartzela zigor bat ezarri zion epaileak. Hamabi urte horien ostean, sei urteko baldintzapeko askatasuna ezarri zion, eta sei urte horietan deliturik eginez gero, hiru urte gehiagoz kartzelatzeko agindu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.