Marisol Esteban da EHUko errektoretzako hauteskundeetako hautagaietako bat, eta BERRIA egunkariak bihar hari egindako elkarrizketa agitaratuko du -igandean, berriz, beste hautagaiarena: Iñaki Goirizelaiarena-. Estebanek dio, beraien oinarrizko eginbeharra "kalitatezko irakaskuntza" ziurtatzea dela, herri honek behar dituen "etorkizuneko ikertzaileak eta langileak" trebatzen dituena, eta "oinarrizko ikerketa zein ikerketa aplikatua" bultzatzen jarraituko duena.
Unibertsitate ereduari dagokionez, "unibertsitatearentzat autonomia handiagoa" eskatu du Marisol Estebanek, "unibertsitateari dagozkion politikak garatzeko, unibertsitateak baliabide propioak" behar dituela uste baitu.
EHUk izan behar duen hizkuntza politikaren gainean, "ikasleek hautatzen duten hizkuntzan ikastea bermatu" behar dela babestu du EHUko errektore izateko hautagaiak, "euskara zein gaztelera izan", eta "pixkanaka ingelesa lanerako hizkuntza gisa" sartu behar dela ere uste du. Dena den, ez du uste helburu horiek lortzeko langile guztiei hizkuntza eskakizuna eskatzea beharrezkoa denik.
Elkarrizketa aurrerapena
Marisol Esteban: "EHUrentzat autonomia handiagoa eskatzen dugu"
Errektore izateko hautagaietako bat da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu