EAJk Markel Olano gaur aurkeztu du ofizialki Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagai, Donostian, Miramar Jauregian egin duten ekitaldian. Jon Jauregi zen lehen EAJren hautagaia Gipuzkoarako, baina ondasunei buruzko aferaren ondotik (Ser Espainiako irrati kateak zabaldu zuen EAJko kideak sei etxebizitza dituela), Jauregik atzera egin zuen eta EAJren GBBk Olano aurkeztu zuen hautagai. Premiazko hautaketa prozesuan ez da besterik aurkeztu.
"Giza eskubideen eta akordio politikoaren alde" jardungo duela esan du Olanok (argazkian, bere hitzaldian), eta "bizikidetza hobetzeko kultura politiko berria" ezarriko duela.
EAJk Maribel Vaquero ere aurkeztu du gaur Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidente izateko hautagai.
Ekitaldian, Joseba Egibar GBBren buruak Ibarretxe Planaren alde egin du, "indarrean" dagoela adierazi du eta hautagaiei Eusko Jaurlaritzaren lehendakariak jarriko bidea segitzeko eskatu die, "hor dagoelako gatazkaren konponbidea".
Hauteskundeak
Markel Olanoren txanda
EAJk Gipuzkoako ahaldun nagusigai aurkeztu du gaur ofizialki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu