IMMIGRAZIOA

Marotok auzitegian deklaratu beharko du etorkinen aurkako adierazpenengatik

Fiskaltzak hitzordua jarri dio ostegunerako. Abokatu eta guzti joan ahal izango du.

Garikoitz Goikoetxea.
2014ko azaroaren 10a
11:10
Entzun

SOS Arrazakeria taldeak salaketa jarri eta gero erabaki duesku hartzea Juan Kalparsoro EAEko fiskal nagusiak. Gizarte laguntzak mugatzearen alde Javier Maroto Gasteizko alkateak abiatu duen kanpainaren testuinguruan dator deklarazio hartzea. Etorkinak ditu jomugan alkateak, eta adierazi zuen "batez ere laguntza sozialetatik" bizi direla atzerritar asko, "lanerako eta integratzeko batere asmorik gabe". Argeliako eta Marokoko immigranteak aipatu zituen bereziki.

Adierazpen horietan bi delitu ikusi ditu SOS Arrazakeriak: gorrotora bultzatzea eta etorkinen eskubideen aurka egitea. 

Kalparsoro fiskal nagusiari iritsi zitzaion salaketa, eta idatziz alegazioak aurkezteko eskatu zion Maroto alkateari. Jaso du idazki hori, baina ez du aski ikusi. Horregatik deitu du deklaratzera ostegunerako. Bilbon deklaratuko du Gasteizko alkateak, auzitegi nagusian. Salaketa bat daukanez bere aurka, abokatu eta guzti joan ahalko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.