18. KORRIKA

Martin Ugalde parkeko euskalgintzako langileek hasiko dute Korrika

'Eman euskara elkarri' du leloa aurtengo Korrikak, eta hori egitea ahalbidetzen dutelako eramango dute lehen lekukoa euskalgintzako langileek. Egun osorako egitaraua prestatu dute Andoainen. Ostegunean abiatuko da, Martin Ugalde Kultur Parketik. [GoogleMaps]https://maps.google.com/maps/ms?msid=211690282425534296572.0004d4ffa1171f0e059b1&msa=0&ll=42.779275,-2.043457&spn=1.419205,2.123108[/GoogleMaps]

Garikoitz Goikoetxea.
2013ko martxoaren 11
17:43
Entzun

Martin Ugalde eta Joxemi Zumalabe hartu ditu gogoan Edurne Brouard Korrikako arduradunak lehen ekitaldiaren berri emateko agerraldian. Orain hogei urte, Ugalde omendu zuen Korrikak, eta hark egin zuen azken kilometroa, Bilbon. Urte hartan zendu zen Zumalabe, eta, hain zuzen ere, haren mezu bat joan zen lekukoaren barruan; Ugaldek irakurri zuen azken ekitaldian.

Beste urteurren bat ere bada aurten: hamar urte dira Euskaldunon Egunkaria itxi zutela. Ugalde eta Zumalabe izan ziren sortzaileetako batzuk. Egunkaria itxita, BERRIAk hartu zion lekukoa, Brouardek gogora ekarri duenez. "Hamar urte bete ditu BERRIAk. Martinek eta Joxemik erein zuten hazia etengabe loratzen da".

Hartara, Andoaingo Martin Ugalde Kultur Parkean euskalgintzan aritzen diren langileek eramango dute lehen lekukoa. Parkean bertan egingo dute itzulia, dozena bat lagunek txandaka lekukoa hartuta. Egun osorako egitaraua atondu dute Andoainen. Hona:

11:00: Korrika txikia egingo dute ikasleek, eta Martin Ugalde Kultur Parkean amaituko dute.

12:30: Triki-poteoa herrian.

15:00: Goiko plazatik abiatuta, kultur parkerako bidea egingo dute kalejiran; buru handiak, trikitilariak eta bestelakoak izango dira.

16:00. Korrikaren hasierako ekitaldia. Korua, Freshh!! funki taldea eta abar.

16:30. 18. Korrikaren hasiera.

18:00. Batukada egingo dute Zumea plazatik Goiko plazara.

19:00. Goiko plazan, kontzertuak, Skasti eta Ingo al Deu taldeekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.