Gizartea

Martuteneko lau funtzionario epaituko dituzte, lankide homosexual bat jazartzea egotzita

Salaketa jarri duen lagunak dio 1997tik "etengabeko jazarpena" jaso izan duela. "Urteetan antsietatea eta depresioa" eragin izan dizkio horrek.

2009ko ekainaren 26a
17:15
Entzun
Uda ondoren Martutene Donostiako kartzelako lau funtzionario epaitu egingo dituzte, lankide homosexual bat jazarri izan dutelakoan. Lankideak berak sartu zuen haien aurkako salaketa eta, bere arabera, 1997tik egin diote "etengabeko jazarpena", homosexuala izateagatik.

Sexuari buruz trufa egin diotela adierazi du salatzaileak, isekak jasotzen dituela, "desprestigio profesionala" eta abar. Horrek "urteetan antsietatea eta depresioa" eragin izan dizkio. Ondorioz, mediku tratamendu "handia" jaso behar izan du.

Donostiako Auzitegian epaituko dituzte lau funtzionarioak. Fiskaltzak ez du akusaziorik egin, "frogarik ez dagoelako; salaketa besterik ez dago".

Akusazio partikularrak bina urteko kartzela zigorra jartzeko eskatu du, baita 45.000 euroko isuna ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.