Atzo egin zuten harrera ekitaldia, eta gero borrokarako, gogoetarako eta eraikitzeko espazioak atondu zituzten: 18:30etik 20:30era LGTBI kolektiboak herri mugimenduetan duen lekua aztertu zuten; mugimendu feministak dituen erronkez eta praktikez hausnartu zuten arrazakeria ardatz izanik, eta hainbat kooperatibak ekonomia sozial eraldatzailerako esperientziak kontatu zituzten. Gaua Ane eta Maddi kantautoreek girotu zuten.
Ikusi gehiago: Haizea Ziluaga: «Txinpartek elkar ezagutu behar dute sua pizteko»
Datozen egunetan, besteak beste, indarkeria matxistari buruz, krisi ekonomikoari buruz eta elikadura burujabetzari buruz eztabaidatuko dute, eta munduan martxan diren hamaika borrokaren inguruko tailer, hitzaldi eta mahai inguruak izango dira.