Irudia. Gasteiz

MARTXOAREN 3A GOGOAN

2011ko irailaren 18a
00:00
Entzun
1976ko martxoaren 3an Espainiako Poliziak Gasteizen hil zituen bost langileen omenezko murala (Oroimena, justizia eta egia) jarri zuten, atzo, Arabako hiriburuko Martxoaren 3aren plazan. Aurten 35 urte bete dira sarraskia gertatu zela. Greban zeuden langileek eliza batean babesa hartu ondoren, poliziek gasa bota zuten, jendea irtenarazteko asmoz, eta, orduan, tiroka hasi ziren. Ondorioz, bost langile hil zituzten, eta ehundik gora zauritu izan ziren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.