Martxoaren 3ko ekitaldietan parte hartzera deitu dute

Gasteizko sarraskiaren erantzukizunak argitze aldera, «ausarta» izateko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Erredakzioa
Gasteiz
2012ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Omenaldietarako eta aldarrikapenerako eguna izango da gaurkoa Gasteizen. 1976ko martxoaren 3ko sarraskia gogoratzeko ekitaldi ugari izango dira egun osoan, eta horietan parte hartzera deitu dute. Eguerdian, ezker abertzaleak, Aralarrek, Alternatibak eta EAk martxoaren 3ko biktimei, senideei eta lagunei gorazarre egingo diete Zaramaga auzoan. Duela 36 urteko gertaerak gogoan, «justizia, aitortza eta erreparazioan» aurrera egiteko egia aldarrikatu dute alderdiek. Arratsaldean, berriz, ELA, LAB, ESK eta EILAS sindikatuek omenaldia eta manifestazioa egingo dute, Borroka eginez eskubideak zaindu lelopean.

Ekitaldi horiek guztiak baino lehen, Eusko Jaurlaritzak lore eskaintza egingo die Martxoaren 3ko biktimei. Lehen aldiz omenduko ditu Jaurlaritzak Gasteizko biktimak. Idoia Mendia Justizia sailburua, Ines Ibañez de Maeztu Giza Eskubideen zuzendariak eta sail horretako aholkulari Manuela Carmenak parte hartuko dute.

Jaurlaritzak egingo dien omenaldiari buruzko iritzia plazaratu du Martxoaren 3ko biktimen elkarteak, ohar batean. Haren hitzetan, omenaldia «sinesgarria» izateko, biktimei eragindako kaltea onartzeko eskatu beharko dio Jaurlaritzak estatuari. Hala, erantzukizunak eskatzeko orduan «urrats ausartak» egitea galdegin dio elkarteak Justizia sailburuari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.