Amaiurren proposatuta, 1976ko martxoaren 3an Gasteizen izandako gertaerakeztabaidagai izango dituzte gaur Espainiako Kongresuan. Koalizioak, aurkeztutako legez besteko proposamen baten bidez, Kongresuari eskatzen dio sarraskia salatzeko eta orduko biktimakterrorismoaren biktimatzat jotzeko eta Erreparazio Legearen barruan sartzeko.
Iker Urbina eta Xabier Mikel Errekondo diputatuek sinatu dute proposamena. Batetik, Kongresuari eskatzen diote 1976ko «hilketa eta eraso bortitzak» salatzeko eta biktimei elkartasuna adierazteko. Bestetik, biktima horiek terrorismoaren biktimatzat jotzeko, «egia, justizia eta ordaina» eskatzeko aldarrikapenekin bat egiteko, gertatutakoaren erantzukizunak argitzeko eta gobernuak estatuaren erantzukizuna aitortzeko ere eskatzen dute.
Martxoaren 3ko gertaerei buruz eztabaidatuko dute gaur Kongresuan
Sarraskiaren biktimak terrorismoaren biktimatzat jotzeko eskatuko du Amaiurrek Madrilen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu