Ipar Euskal Herriaren gobernantzaz eraman gogoeta martxorako bukatu nahi dute Garapen eta Hautetsien Kontseiluek. Hausnarketaren lehen fasea bururaturik, larunbatean eginen dute haren bilana, Baionan. Azaroaz geroz, arloka eta sektorekagobernantza motarik onena zein ote litzatekeen aztertzen aritu dira hirurogei bat lagun. Larunbatean azalduko dituzte gogoeten ondorioak.
Guztira, sei lantalde daude: ekonomia, enplegua, lanbide heziketa eta ikerketa; lurralde antolaketa, hirigintza eta etxebizitza; tokialdatzeak, garraioak eta komunikabideen sarea; hezkuntza, kultura, hizkuntza, gazteria eta kirola; ingurumena eta baliabide naturalak; arlo soziala eta osasun arloa.
Hiru egituraketa, azterturik
Hiru proposamen ikertzen dabiltza kontseiluak: pays egiturarekin elkarte moduan segitzea, delegaturiko eskumenak lituzkeen egitura bat sortzea eta eskumen propioak lituzkeen lurralde elkargoa osatzea. Bigarren fase batean, legelari eta zuzenbideko irakasle talde bat osatu dute proposamenak sakontzeko. Otsailaren 11n eta 25ean eginen dute haien lanaren aurkezpena.
Martxorako nahi dute bukatu Ipar Euskal Herriaren gobernantzaz eraman gogoeta
Garapen eta Hautetsien Kontseiluen gogoetaren lehen fasea bururaturik, larunbatean eginen dute haren bilana
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu