Maskara berriro nahitaezkoa izanen da Ipar Euskal Herrian

Pirinio Atlantikoetako Departamenduak ezarri du neurria, COVID-19ari lotutako intzidentzia 200 kasutik gora dagoelako.

Lagun talde bat, Baionan, maskara jantzita. BOB EDME
2021eko uztailaren 16a
20:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Bihartik aitzina, aire zabalean maskara erabiltzea derrigorrezkoa izanen da berriro Ipar Euskal Herrian.

Pirinio Atlantikoetako Departamenduak gaur iragarri du neurria, departamentuan 200 kasutik gorako intzidentzia dagoela argudiatuta. Gehienezko langa hori joan den astelehenean ezarri zuen Frantziako presidente Emmanuel Macronek. Argitu dute maskara ez dela nahitaezkoa izanen hondartzetan, ezta «naturagune zabaletan» ere. 11 urtetik gorako herritar guztiek eraman beharko dute babes neurria.

Bestetik, biharko espero da Jean Castex Frantziako lehen ministroaren bisita Angelun dagoen txertaketa gunera. EH Baik bisita hori deitoratu du, eta Macronek iragarritako neurrien harira, horiek Euskal Herrian zehar mugitzeko askatasuna «are gehiago» murriztuko dutela erantsi du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.