Maskararen erabilera «egun gutxi barru» arindu liteke, Fernando Simonen ustez

Espainiako Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroaren koordinatzaileak atzo esan zuen «oso litekeena» dela aurki maskara gutxiago erabili ahal izatea kanpoaldean.

Fernando Simon, atzo, prentsaurrekoan. JAVIER LOPEZ / EFE
2021eko maiatzaren 18a
11:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Gobernuko Osasun Larrialdietarako Koordinazio Zentroko zuzendari Fernando Simonek atzo iragarri zuen «laster» egin ahal izango direla maskararen erabilera arintzeko «urrats zehatzak». «Dagoeneko 7,2 milioi pertsonak dute txertoa, jarraibide osoarekin, eta gutxienez 15 milioi pertsonak dosi batekin. Oso litekeena da kanpoan, egun gutxitan, maskara gutxiago erabiltzea», azaldu zuen. Hori zehatz-mehatz noiz gertatuko den ez zuen zehaztu, hala ere, baina, txertaketa kanpaina ongi doala eta kutsatzeek beherantz jarraitzen dutela ikusita, erabaki hori azkar har daitekeela iradoki zuen. «Hilabeteren buruan neurri batzuk arintzeko moduan egongo gara, baina beste batzuei eutsi beharko diegu».

Simonek zehaztu zuen maskararen erabilera arintzeko erabakia tokian-tokian aztertu beharko dela; hau da, litekeena dela intzidentzia tasa apala duten erkidegoetan bakarrik hartzea neurria. Nolanahi ere, «zuhurtziaz» jokatzea ezinbestekoa dela esan zuen, eta maskararen erabilera malgutuz gero gainerako segurtasun neurriei eutsi beharko zaiela ohartarazi zuen, tartean segurtasun distantzia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.