Bozen aurretik, azken Nazio Batzarra egin zuen atzo Alternatibak. Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara EH Bildu koalizioan aurkeztea onartu zuten Alternatibako militanteek, eta hauteskundeetarako proposatutako programa ere bai.
Gustura agertu da Oskar Matute bozeramailea erabakiengatik: «Programa bera elkarlanaren eredu da; lau alderdi politiko desberdinen zein gizarte eragile ugariren arteko elkarlanarena». Koalizioa ahalmen handikoa dela uste du, gainera: «EAJ-PP-PSE ereduari erantzuteko gai den bakarra da». Euskal Herriko ezkertiarrentzat «sinesgarria eta ahaltsua» dela adierazi du Matutek.
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaurrea
Matute: «EH Bildu soilik da gai EAJ-PP-PSE ereduari aurre egiteko»
Alternatibako militanteek bozetara koalizioan joateko programa onartu dute Nazio Batzarrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu