Zientzia

Medikuntzako Nobel saria Yoshinori Ohsumi ikertzaile japoniarrak jasoko du

Zeluletan giltzarri den autofagia izeneko mekanismoa ulertzeko egindako aurkikuntzengatik emango diote saria.

Sarietako epaimahaikideak, atzean Medikuntzako Nobel saridun Yoshinori Ohsumiren argazkia dutela. STINA STJERNKVIST / EFE
arantxa iraola
2016ko urriaren 3a
07:57
Entzun

1945ean Fukuokan (Japonia) sortua da, eta 1988tik ari da Yoshinori Ohsumi ikertzailea Tokyoko Unibertsitatean ikerketa talde bat zuzentzen. Beste hainbat ikerketa lerroren artean, zelulen funtzionamendua hobeto ulertzen lagun dezaketen hainbat egitasmotan jardun du, eta horietan egindako aurkikuntzengatik emango diote, hain zuzen ere, saria. 

Autofagia hitza lerroburu guztietan agertzen ari da sariaren berri emateko. Izan ere, sariari buruzko argudioetan ikertzaileak zelulen mekanismo horren inguruan eman dituen argibideak giltzarritzat jo dituzte Medikuntzako Nobel saria hautatzen duten zientzilariek. Autofagia, hain justu, zelulen osagaiak birziklatu eta degradatzeko mekanismo bat da, eta, hori ulertu ahala, bizitzaren fisiologia bera ulertzeko bide berriak ireki dira. Ohsumik, zehazki, hainbat gene identifikatu zituen 1990eko hamarraldian mekanismo hori gauzatzeko garrantzitsuak direnak, eta aski aurkikuntza esanguratsua izan zen hori. Legamiaren zelulak ikertzen plazaratu zituen lehen ondorioak, baina ordutik asko aurreratu da. Horri esker, hain justu, hainbat osasun arazo ulertzeko bideak ireki ahal izan zituzten zientzialariek. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.