Ibarretxe-Mas bilera

"Mehatxuak mehatxu" euskal gizarteari kontsulta egingo zaiola berretsi du Ibarretxek

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak euskal gizartea "oztopo eta iseken aurrean lasai" dagoela esan du, eta "mehatxuak mehatxu" gizarteari kontsulta egingo zaiola berretsi du. "Etorkizunean, guk planteatutako ideiei buruz, eta besteek dituzten ideiei buruz hitz egin eta eztabaidatuko dugu Eusko Legebiltzarrean eta Legebiltzarrak onartzen badu Estatutu berri baterako egitasmoa, indarkeria barik, kontsulta bat egingo dugu", azpimarratu du Ibarretxek.

2003ko abenduaren 1a
14:03
Entzun
EAEKo lehendakari Juan Jose Ibarretxe eta Kataluniako Generalitate buru izan daitekeen Artur Mas CiU koalizioko burua bildu dira gaur Gasteizen. Bi nagusi izan dituzte hizpide Ibarretxek eta Masek, EAEko eta Kataluniako egoera politikoa.

Ibarretxek bezala, Artus Mas Kataluniako presidentziarako hautagaiak zehaztu dute "autogobernu gehiagok ez duela Madrilekin liskar gehiago ekarriko", alderantziz baizik, EAEn eta Katalunian "hobeto bizitzeko" balioko duela. Horregatik, Artur Masek ere autogobernu gehiagoren beharra aldarrikatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.