Osasuna. Espainiako Gobernuaren murrizketak
Mendekotasun Legean ez du mozketarik nahi Jaurlaritzak
«Mendekotasunei aurre egiteko sistema iraunkorra izan dadin, murrizketak aplikatu ordez, finantzaketa bide berriak bilatu behar dira». Hori adierazi du Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako sailburu Gemma Zabaletak Madrilen, Espainiako erkidegoetako gizarte gaietako departamentuek Ana Mato ministroarekin izandako bileran. Mendekotasunaren Espainiako legearen eragina aztertzen ari da gobernua erkidegoekin, eta atzo egin zuten batzarra. Aurreneko ondorioen arabera, legeak ez du lanposturik sortu eta desorekak eragin ditu erkidegoen artean. Mendekotasun Legea «iraunkorra» izateko proposamen bat adostu dute erkidegoek eta Espainiak. Erkidegoen arteko desorekak desagerraraztearen aldekoa da Zabaleta, baina ez murrizketen bidez: «Benetako erronka eta eztabaida arazo hori sektore ekonomiko bihurtzea da, Europako beste herrialde batzuetan egin duten bezala». Zabaletak Alemania, Ingalaterra eta Frantzia jarri ditu adibide gisa,eta erantsi du Espainia egiten ari den murrizketak langabezia, pobrezia eta atzeraldi ekonomikoa eragiten ari direla.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu