Mendekotasun Legearen ezarpena ez du atzeratu nahi Nafarroak

Bigarren graduko mendekotasun arinak dituztenei laguntzak aurten bertan emateko asmoa du Gobernuak

Erredakzioa
Iruñea
2012ko urtarrilaren 27a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak iragarritakoa betetzeko arrazoirik ez du ikusten Nafarroako Gobernuko Gizarte Politikarako kontseilari Elena Torresek. Bigarren graduko mendekotasun arinen multzoan sailkatutako pertsonak, aurten ez, 2013an hasiko direla laguntzak jasotzen; hori iragarri zuen Espainiako Gobernuak. Torresek erantzun du eskubidea dutela laguntzak aurten bertan jasotzen hasteko, eta Nafarroako Gobernuak kostu hori bere gain hartzearen alde egingo duela. Ez du zehaztu nola egingo duen, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.