Pedro Sanchez Espainiako presidenteak alarma egoeraren gainean har ditzakeen erabakiak babestuak izatea nahi du Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeak. Alderdi politikoek neurria luzatzearen edo berriz ezartzearen alde egiteko eskatu du Mendiak, eta horretarako konpromisoa «idatziz» adieraz dezatela galdegin du.
ETB1en egindako elkarrizketa batean, Mendiak guztizko babesa azaldu dio Sanchezi. Adierazi duenez, sinetsia da Espainiako presidenteak erabaki egokiak hartuko dituela maiatzaren 9aren ondoko egoerari begira. «Oso pertsona arduratsua da. Herritarren osasuna bermatzeko behar bezalako prebentzio neurriak har daitezen aginduko du». Gainera, Mendiak nabarmendu du bidea «pausoz pauso» egin beharra dagoela.