Mendinueta Zuerako espetxera gerturatu dute Castellotik

Asier Carrera Langraizera ekarri dute, Barne Ministerioaren arabera ETArekin «erabat eten» duelako

Erredakzioa
Donostia
2011ko abuztuaren 30a
00:00
Entzun
Espainiako Barne Ministerioak euskal presoen artean desberdintasunak egiten jarraitzen du. ETArengandik aldentzen diren presoei «tratu berezia» ematen die, haien espetxe baldintzak hobetuz. Azken egunetan bi preso aldatu dituzte espetxez, biak ere beraien sorterrira gerturatuz. Jesus Maria Mendinueta Flores Zuerako (Zaragoza, Espainia) espetxera eraman dute Castelloko espetxetik (Valentzia, Herrialde Katalanak). Asier Carrera Arenzana, berriz, Langraizko espetxera (Araba) ekarri dute. Carrera Andaluzian eduki dute preso duela urte erdi ingurura arte. Hara urruntzen ditu Espainiako Barne Ministerioak «arriskutsuen» jotzen dituen presoak. Otsailean A Lamara (Galizia) eraman zuten, eta orain, Langraizera.

1991tik dago preso Flores, eta 105 urteko espetxe zigorra dauka, hiru hilketa egozten baitizkiote. 2000. urtean atxilotu zuten Carrera, eta 2002an 100 urteko espetxe zigorra jarri zion Espainiako Auzitegi Nazionalak, Fernando Buesa PSE-EEko legebiltzarkidea eta Jorge Sainz bizkartzaina hiltzea egotzita. 2000. urtean Ramon Rabanera Arabako diputatu nagusiaren kontrako atentatua egiten saiatzea egotzita 36 urteko espetxe zigorra ere jarri zion Auzitegi Nazionalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.