Euskara

Menua euskaraz jartzeko aukera

Donostiako Euskararen Udal Patronatuak Interneten zerbitzua ipini du martxan. Mila aukera baino gehiago daude menua gazteleratik itzultzeko.

2008ko ekainaren 10a
14:22
Entzun 00:00:0000:00:00
Jatetxeko menua euskaraz jarri nahi eta horretarako arazoak izanez gero, zer egin? Horri erantzuna emateko asmoz, Donostiako Euskararen Udal Patronatuak zerbitzua ipini du martxan, Internet bidez. Mila aukera baino gehiago jarri dizkie jatetxeetako arduradunei menua gazteleratik euskarara itzultzeko. www.euskaraz.org/platerean-en aurki daiteke Menuen bihurgailua zerbitzua.

Ainhoa Beola Donostiako Udaleko Euskara batzordeburuak jakinarazi du ostalaritzako 1.499 establezimendu daudela hirian, eta menuen itzulpen zerbitzua "tresna eraginkorra" dela. "Euskararen Udal Patronatuak ahalegin berezia egin nahi izan du eskaintzen dituen zerbitzu eta laguntzei buruzko informazioa ostalari eta merkatari guztiei iris dadin, eta aurrerantzean euskararen presentzia eta erabilera gero eta handiagoa izan dadin Donostian".

60.000 donostiarrek euskara "ondo" hitz egiten dutela nabarmendu du Udalak, eta guztira 110.000 lagunek "ulertu" egiten dutela. "Kontuan izatekoa da, gainera, Donostiak ingurutik jasotzen duen euskaldun kopurua, Gipuzkoako hiriburu izanik, jarduera askotako erdigune baita".

Dijitalidadea enpresak sortu du zerbitzua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.