Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak salmentatik kendu ditu Berroeta gaztandegian prestatutako gaztak, Listeria kutsadura atzeman duelako. Ezkion (Gipuzkoa) dago gaztandegia. Gipuzkoako Osasun Publikoaren eta Adikzioaren Zuzendariordetzako ikuskaritza zerbitzuek Listeria monocytogenes bakterioa aurkitu dute gaztandegi horretan ardi esne gordinez prestatutako gazta onduetan. Epidemiologia zerbitzuek, oraingoz, ez dute produktu horien kontsumoarekin lotutako listeriosi kasurik hauteman, nahiz eta zaintza berezia daukaten abian. Gazta tokiko merkatuetan, Gipuzkoako saltoki batzuetan eta Bizkaiko harategi batean saldu dute. Osasun Sailak gaztandegi horretako gaztak dituztenei gomendatu die produktuak itzultzeko erosi zituzten lekura. Horrez gain, gazta horiek jan ondoren inolako sintomarik izanez gero osasun etxera joateko aholkatu die.
Osasun publikoa
Merkatutik kendu dute gazta marka bat, 'Listeria' atzemanda
Osakidetzak dei egin die Berroeta gaztandegiko gaztak dituzten herritarrei, ez ditzaten jan eta bueltatu ditzaten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu