GASTEIZ. Ekologistak Martxan taldeak metano ihesak aurkitu ditu Gasteizko eta Durangoko (Bizkaia) transmisio zentroetan. Marina Gros taldeko kidearen erranetan, lehenbizikoak nahi gabe sortutako ihesak dira; bigarrenak, berriz, enpresak propio egindakoak.
Nahi gabe agertzen diren ihesak gertatzen dira, adibidez, «balbula edo uztai batek ez duenean ongi funtzionatzen edo zerbaitek zulo bat duenean», azaldu du Grosek. Hala, Gasteizko transmisio zentroaren egoera «bereziki kezkagarria» dela adierazi du taldeak. Izan ere, «isurketa jarraituak eta emari handikoak» aurkitu dituzte bertan, «hamabost ihesetatik datozenak».
Durangon (Bizkaia) aurkitutako isuriak, berriz, enpresak propio egindakoak dira, haizatze hotzaren teknika erabiliz horretarako. Jarduera hori sistemetako presioa arintzeko erabiltzen da. Kasu horietan sistemaren presioak gora egiten duenean, «metanoa zuzenean atmosferara» askatzen dela azaldu du Grosek.
Metanoa atzeman dute Gasteizen eta Durangon

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu