Galderak
-
1. Noiztik da zure egunkaria MIDASeko partaide eta zeintzuk izan ziren MIDASen sartzeko arrazoiak?2. Zer espero duzu batzar honetatik?
3. Orokorrean, nola baloratzen duzu MIDASen lana?
Ilja nikisorov (Estonian argitaratzen den errusierazko 'Modolez Estonii' egunkariko zuzendaria)
«Orain sartuko gara MIDASen eta elkarteko kide direnei buruzko informazioa bildu nahi dut»
1. Gure egunkaria oraindik ez da MIDASeko kidea. Bihar gaur egingo den batzar nagusian kide izateko egin dugun eskaera onartzea espero dugu. Besteen ideiak, proiektuak eta materialak ezagutzea eta gure egunkarira eramateko aukera izan nahi dugu gure partaidetzaren bitartez.
2. Kazetaria naizenez, Euskal Herriari buruzko artikuluak egin nahi ditut. Espainiako Gobernu aldaketak eragin dituen aldaketak ere aztertu nahi ditut. Hori egiteko eskatu didate hango kazetariek.
3. Estoniara MIDASi buruz oso informazio gutxi iristen zaigu. Horregatik, jardunaldi hauetan elkarteko diren egunkariak ezagutzeko aukera izango dut.
Marita Granroth
(Finlandian suedieraz argitaratzen den 'Hufvudstadsbladet' egunkariko edizio burua)
«Euskal Herriko komunikabideak ezagutzeko baliatuko dut batzar hau»
1. Gure egunkaria hasieratik dago MIDASen. Egoera berean dauden beste hedabideen proiektuak ezagutzeko aukera ematen du elkarteak.
2. Euskal Herriko komunikabideak eta beren proiektuak ezagutzeko aukera paregabea dugu batzar honetan.
3. MIDASeko kide garenon artean informazioa elkartrukatzen dugu, eta bakoitzaren arazoak eta proiektuak ezagutu.
Estanis Alcover (Kataluniako 'El Punt' egunkariko komunikazio zuzendaria)
«Lobby indartsu bat sortu behar dugu Bruselasen hizkuntza gutxituak lehen mailakoak izateko»
1. Elkartea sortu zenetik gara bertako partaide. Estatutuen erredakzioan parte hartu genuen. Guretzat oso garrantzitsua da Europan hizkuntza gutxituetan eta eremu urrietan argitaratzen diren egunkarien artean lobby indartsu bat sortzea, Bruselasen hizkuntza horiek lehen mailakoak izateko. Gaur egun 2. mailakoak gara.
2. Behingoz MIDAS abian jarri behar da, lehen aipatutako helburu hori lortzeko. Orain arte elkar ezagutzarako lan ona egin du, baina orain urrats berriak emateko ordua iritsi da.
3. Orain arte lan garrantzitsua egin du indarrak batzen
lars rosenblad (Finlandian suedieraz argitaratzen den 'Vasabladet' egunkariko zuzendaria. MIDASeko zuzendaritza batzordeko kidea)
«MIDASek azken urte hauetan egin duen lanaren emaitza orain ari gara ikusten»
1. Gure egunkaria MIDASen sortze prozesuan hartu zuen parte. Bazkide sortzaileetako bat gara. Europan hizkuntza gutxituetan argitaratzen diren egunkariak batzeko eta elkarlana sustatzeko beharra ikusi genuen. Hala, Europako Batasunaren aurrean gure ahots propioa edukitzeko.
2. Jardunaldi hauek Euskal Herria, euskararen egoera eta euskaldunen proiektuak ezagutzeko baliatu nahi ditut. Halaber, MIDASeko beste kideak ezagutzeko aukera izango dugu.
3. MIDASen lana pixakana-pixkanaka hobetzen ari da eta indarra hartzen ari da. Azken urte hauetan egin dugun lanaren emaitza orain ari gara ikusten. MIDASek honakoa eskain dezake, batez ere: antzeko egoeran bizi diren beste hizkuntz komunitateak ezagutzea eta haiengandik ikastea.
-
Egitaraua
EKAINAK 4, OSTIRALA
09:00-10:30: Hasiera ekitaldia. Aurkezlea: Jose Mari Pastor, Berriako erredakzioburua. · Ongietorri ekitaldia: - Joxean Lizarribar, EKTko lehendakaria.- Odon Elorza, Donostiako alkatea.- Joxe Joan Gonzalez Txabarri, Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusia.- Patxi Goenaga, EAEko Hizkuntz Politikako sailburuordea- Toni Ebner, MIDASeko lehendakaria.· Begiratu azkar bat euskalgintzaren azken urteei. Hizlaria: Lorea Agirre kazetari eta idazlea.
10:30-11:00: Atsedenaldia.
11:00-11:45: Egunkaria-ren itxiera eta Berriaren sorrera. Hizlaria: Martxelo Otamendi, Berriako zuzendaria.
11:45-12:15: Euskararen hainbat datu soziolinguistiko (Eusko Jaurlaritzaren Euskararen Jarraipena III).
12:15-12:45: Euskararen hizkuntza eskubideen egoera. Hizlaria: Juan Inazio Hartsuaga, Behatokiko zuzendaria.
12:45-13:00: Solasaldia.
15:00-16:30: MIDASeko kide berrien aurkezpena. Aurkezlea: Gunther Rautz, MIDASeko idazkaria.· Grenz-Echo (Hizlaria: Heinz Warny, zuzendaria).· Bihari Napló (Hizlaria: Josef Kogler).· Vesti Segodnya (Nick Kabanov, kazetaria).· Modolez Estonii (Ilja Nikiforov, zuzendaria).· Südtirol 24h (Magda Amonn).
16:30-17:00: Atsedenaldia.
17:00-18:30: MIDASen Batzar Nagusia. Aurkezlea: Lars Rosenblad.
19:00: Bisita Martin Ugalde Kultur Parkera.