EkoNOMIA

Miguel Buen izendatu dute Pasaiako portuko presidente

Joxe Juan Gonzalez de Txabarri ordezkatu du Errenteriako alkate ohi eta PSE-EEko kideak.

2009ko ekainaren 16a
17:29
Entzun 00:00:0000:00:00
Pasaiako (Gipuzkoa) Portuko Agintaritzako presidente izendatu dute Miguel Buen Espainiako Kongresuko PSE-EEko diputatua (Zaragoza, Espainia; 1947). Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herrilan eta Garraio sailburuak proposatu zuen Buen postu hori betetzeko eta egindako eskaera hori gaur onartu du Jaurlaritzak batzar batean. 1998. urtean Pasaiako portuko zuzendaritza Buenen esku egon zen bi hilabetez, Jose Ignacio Espelek (EAJ) ordezkatu zuen arte.

Orain, berriz, Buenek Joxe Juan Gonzalez de Txabarri (EAJ) orain arteko presidentea ordezkatu du karguan. Errenteriako (Gipuzkoa) alkate izana da Buen, baita Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea ere.

Pasaiako portuko presidente kargua "pozez" hartu duela adierazi du, eta hori "inguruko herrientzat motorra" izango dela nabarmendu.

Kanpoko kaiaren egitasmoaren aldekoa da Buen ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.