atxiloketak

Mikel Barrios aske utzi dute, epaiketa egin bitartean

Gaur goizean Domintxainen atxilotu dute 21 urteko iruindarra. Kale erasoekin lotura eta Segi gazte erakundeko kide izatea egotzi diote.

2009ko ekainaren 24a
18:18
Entzun 00:00:0000:00:00
Mikel Barrios Santamaria (Iruñea, 21 urte) atxilotu du Frantziako Poliziak gaur goizean Domintxainen (Zuberoa). Arratsaldean Paueko (Frantzia) auzitegira eraman dute eta epailearen aurretik pasa ostean, aske utzi dute epaiketa egin bitartean. Segi gazte erakundeko kide izatea eta kale erasoak egitea egotzi diote Barriosi.

Poliziaren arabera, iazko azaroaren 11tik ihes eginda zegoen Barrios eta haren aurkako euroagindua zabaldua zegoen ordutik.

Frantziako Poliziak Mikel Barrios Santamaria atxilotu zuen atzo goizean Domintxainen (Zuberoa). Kale erasoak egitea eta Segi gazte erakundeko kide izatea leporatzen diote 21 urteko iruindarrari. Espainiako Justiziak Barriosen kontrako euroagindua zabaldua zuen iazko azaroan. Euroaginduaren pean, P
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.