Espainiako Auzitegi Nazionalak 34 urteko kartzela zigorra ezarri dio Mikel Otegi euskal presoari, 1995ean Itsasondon (Gipuzkoa) Jose Luis Gonzalez eta Ignacio Jesus Mendiluze ertzainak hil zituela egotzita. Fiskaltzak 70 urteko espetxea eskatu zuen epaiketan, baina zigor txikiagoa jarri dio epaileak, hilketak egin zituenean ez zelakoan ETAko kide. Erakunde armatukoa izatea leporatuta dago espetxean Otegi, baina Auzitegiak ez du etakidetzat jo epaian, eta delitu horretatik absolbitu egin du. Presoak 800.000 euroko kalte-ordaina eman beharko die bi ertzainen senideei.
1995eko gertaera haiengatik 1997an epaitu zuten lehendabizi Otegi, eta herri epaimahai batek errugabetzat jo zuen. Hark ihes egin zuen gero, eta Frantzian atxilotu zuten, ETAkoa zelakoan. Zazpi urteko espetxe zigorra ezarri zioten, eta Espainiako Auzitegi Konstituzionalak epaiketa berriro egiteko galdegin zuen. Otegik berak aitortu izan du berak hil zituela bi ertzainak.
Mikel Otegiri 34 urteko zigorra ezarri diote, bi ertzain hiltzea leporatuta
Fiskaltzak 70 urteko espetxea eskatu zuen presoarentzat, baina zigor txikiagoa jarri dio Auzitegi Nazionalak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu