ETAko Urbasa komandako kide izatea leporatzen zieten Soto, Txokarro eta Solari, eta, halaber, Mujika zinegotziaren hilketarekin zerikusia izatea.
Komando bereko kide delakoan espetxean daukaten Ainhara Gorostiagak kartzelan segitu behar duela erabaki du Garzonek. Gorostiagaren deklarazioetan oinarrituta espetxeratu zituzten libre geratu diren hiru lagunak. Gorostiagak tortura salaketa jarri zuen atxilotu eta inkomunikatuta eduki zuten guardia zibilen kontra. Hain zuzen ere, Guardia Zibilaren aurrean egindako deklarazioan esan zuen beste hiru gazte horiek eta bera Urbasa komandako kideak zirela, eta Mikel Soto zela taldearen burua.
Presoak
Mikel Soto, Aurken Sola eta Jorge Txokarro aske utzi ditu Garzon epaileak
Mikel Sorto, Aurken Sola eta Jorge Txokarro gazte nafarrak aske uztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Baltasar Garzonek. Joan den astean hiru gazte horiek libre uztea erabaki zuen auzitegi bereko epaile Guillermo Ruiz Polancok, baina Garzonek deklaratzera eraman ditu Leitzako (Nafarroa) UPNko zinegotzi Jose Javier Mujikaren hilketarekin zerikusia zutelakoan. Deklaratu ostean, ordea, libre uzteko agindu du fiskalak hala eskatuta. Hiru gazte horiek hilketa horrekin zerikusia izan zutela baieztatzeko adina frogarik ez dagoela argudiatu du fiskalak aska ditzaten eskatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu