Mikel Zabalza oroitu dute Donostian

2014ko azaroaren 26a
13:31
Entzun

Donostiako autobus konpainiako gidaria zen Mikel Zabalza, eta Altzako Txirrita bertsolaria plazan omendu dute, haren bizilekua zenetik gertu. 11:00 aldera, Zabalza zenaren argazki bat eta ikurrina jarri dute, xingola beltza batekin.

"Justizia eta erreparazioa" eskatu dute, eta nabarmendu inork ez duela erantzukizunik bere gain hartu gertatutakoarengatik. Zabalza 1985ean atxilotu zuen Guardia Zibilak, eta haren gorpua hogei egun ondoren agertu zen, Endarlatsa inguruan, tortura zantzuekin.

Bertaratutakoen izenean, Manex Arregik hartu du hitza: "Guk badakigu zer gertatu zen, badakigu Guardia Zibilak Mikel Zabalza hil zuela, torturak hil zuela". Igandean, Orbaizetan egin zioten omenaldia.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.