Garzon epailearen arabera, Josetxo Arizkuren ETAko kideari antzeman zioten Piztu Euskal Herria agiria, eta, hortik erakunde armatuak gogoeta bere egin zuela ondorioztatu du, eta Zuloagak ETAri lagundu ziola.
"Zoritxarrez agiri horren egilea naiz", esan du Zuloagak epaimahaiaren aurrean. "Zoritxarrez diot, demokraziarentzat tamalgarria iruditzen baitzait agiri bat egiteagatik pertsona bat espetxera joan ahal izatea".
Piztu Euskal Herria txostena hainbat ekarpen jaso ondoren idatzi zuela azaldu du Zuloagak, eta helburua gizarte mugimendu diferenteek beren erabilerara molda zezaketen agiria egitea zela: "Batasunarentzat zein Caritasentzat egokitu zitekeena".
Gaurko auzi saioan Kafka quosque tandem? jartzen duten kamisetak jantzita dauzkate auzipetuek.
Ekarpen ezberdinak jaso ondoren idatzitako hausnarketa dela azaldu du, etahelburua gizarte mugimendu bakoitzari egokitutako dokumentua egiea zela, Bataunarentzat, edo Caritasentzat.
Kafka Quosque tandem kamisetak.
18/98 auziko epaiketa
Mikel Zuloaga: "Tamalgarria da demokraziarentzat agiri bat idazteagatik pertsona bat espetxera joan ahal izatea"
'18/89 auziko' epaiketak aurrera jarraitzen du Madrilen, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Joxemi Zumalabe atalean auzipetuak ari dira deklaratzen; zehazki, Mikel Zuloagak egin du agerraldia gaur goizean. 'Piztu Euskal Herria' desobendientzia zibilaren inguruko hausnarketa egiteagatik ETAri laguntzea egoztean diote Zuloagari, eta 10 urteko espetxe zigorra eskatzen dute haren aurka. Zuloagak onartu egin du agiria berak idatzi zuela, eta hausnarketa bat egiteagatik pertsona bat kartzelara joateko arriskuan egotea "tamalgarria" dela azpimarratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu