Mila positiboen langa gaindituta, apirileko kopuruetara itzuli da Hego Euskal Herria

Osakidetzak eta Osasunbideak atzo 1.041 positibo atzeman zituzten. Nafarroan, positibo tasa %12koa da, Hego Euskal Herrikoa baino lau puntu handiagoa.

Ilunbeko txertaketa gunea, Donostian. JON URBE, FOKU
jon ordonez garmendia
2021eko uztailaren 10a
12:45
Entzun

Apirilaren 28az geroztik ez ziren Hego Euskal Herrian egun bakar batean mila positibo baino gehiago atzematen. Geroztik, langa horretatik behera izan dira egunez egun positiboak. Atzo arte: Osakidetzak eta Osasunbideak 1.041 positibo atzeman zituzten.

Herrialdez herrialde, Bizkaian da positibo gehien: 352. Nafarroan ere 300dik gora positibo atzeman dituzte. Atzo 2.541 proba egin zituen Osasunbideak, eta positibo tasa %12koa da; Hegoaldeko tasa %8,7 da.

Gipuzkoan, 263 positibo atzeman zituzten, eta Araban, 91. Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik kanpo 31 positibo zenbatu ditu Osakidetzak.

Hamalau eguneko batezbestekoaren intzidentzia tasa 637,57 da oraintxe bertan. Atzo 27 lagun ospitaleratu zituzten Hego Euskal Herrian, eta ZIUetan 39 pertsona daude.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.