Mugimedu feministek eguerdirako antolatuak zituzten urteroko protestak, eta beste behin kaleak morez jantzi dituzte indarkeria matxistaren aurka. Game over. Indarkeria sexistari kitto lelopean irten dira Nafarroako hiriburuan.
Indarkeriaren aurkako oihuak ez ezik, Gobernuaren Skolae programaren aldeko aldarriak ere entzun dira bidean. Martxaren amaieran irakurri dituzte Nafarroan indarkeria matxistaren ondorioz hildako emakumeen izenak.
Iruñean indarkeria sexistari #GameOver! pic.twitter.com/EpmE0nRLPN
— Ahotsa.info (@AhotsaInfo) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
Gogora ekarri dute baita ere manada-koen auzian gertatutakoa. "Nazkatuta gaude. Indarkeria eguneroko bizitzara igaro da, kalean dago, lantokietan. Ez dugu aitzaia gehiagorik onartuko. Amaitu da guk esandakoa zalantzan jartzen duen justizia patriarkalaren jokua".
Injustizia patriarkalaren gainetik, saretze feminista. Aldarri horixe hartu dute Donostiako manifestazioan. Zenbaitk kritikatu egin dute maratoia dela eta manifestazioak ezohiko ibilbidea egin bear izan duelako, Alde Zaharreko kaleetatik barrena.
Indarkeria matxistaren kontrako manifestazio jendetsua egin dute Donostian #Azaroak25#erasorikez#indarkeriamatxista@irutxulopic.twitter.com/LA41gYLCdq
— Nerea Lizarralde (@Nerea_lr) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
Baionan, berriz, elkarretaratzea egin dute herriko etxearen aurrean. 50 bat lagun elkartu dira bertan, Injustizia patriarkalaren aurrean, autodefentsa feminista lelopean.
Milaka izan dira Bilbo eta Gasteizko manifestazioekin bat egin dutenak ere. Guztiak helburu berarekin indarkeria matxista salatu eta hura amaituko duten benetako politikak eskatzeko.
Dena den, herriz herri ere mobilizazio ugari egin dituzte emakumeen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren harira.
#azaroak25#oñati ko plazan.
— mikel biain berraondo (@mikelbiainber) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
ðŸÂÂÂ’‹ pic.twitter.com/tgx74NIUBJ
#Azaroak25#IndarkeriaMatxistarenKontrakoEguna
— Legorretako Udala (@LegorretaUdala) 2018(e)ko azaroaren 25(a)
Goizean murala, eta eguerdian kontzentrazio zaratatsua.#IndarBatGaraGupic.twitter.com/kQFXfHdgTp