Espainiako armadako militarrak ikusi dituzte egunotan Euskal Herriko hainbat txokotan. Gipuzkoako Adarra mendiaren inguruetan eta Leitzan (Nafarroa) gutxienez ikusi dituzte.
Oier Eizmendi Leitzako alkateak prentsa ohar bat kaleratu du militarren presentzia salatzeko eta haiei Euskal Herritik joateko eskatzeko. Salatu du udalari ezer jakinarazi gabe, «inongo baimenik gabe eta herritarren artean arriskua eraginez» aritu direla militarrak maniobretan. Larria iruditzen zaio udalak herritarren salaketengatik jakitea militarren presentziaren berri. Alkateak jakinarazi duenez, presentzia «izugarria» izan dute militarrek: «Dozenaka militar ongi armatuta oinez eta anbulantzia, kamioiak eta beste hainbat ibilgailu» ibili direla. Euskal Herritik joateko deia egin die: «Hemen ez dute tokirik haien gerra jolasek. Gainera, egun Euskal Herrian dugun egoera politiko itxaropentsuan ez dago inondik inora justifikatuta haien presentzia».
Ez da aurreneko aldia hauteskunde kanpainetan militarrek Euskal Herrian maniobrak egiten dituztela.
Espainiako Gorteetarako hauteskundeak
Militarrak maniobrak egiten ari dira hainbat txokotan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu