Frantziako Tourra

Millarek irabazi du erlojupekoa, eta Amstrongek Ullrichek baino denbora hobea egin du

Cofidis taldeko David Millarrek irabazi du gaurko erlojupekoa, hain zuzen ere, aurtengo Frantziako Tourra erabaki duena. 54 minutu eta 5 segundotan egin du 49 kilometroko ibilbidea —Pornicetik Naoenedera bitartekoa—, eta faborito nagusiek, Jan Ullrichek eta Lance Amstrongek, ez dute haren denbora hobetzea lortu. Hain justu, uste baino erlojupeko eskasagoa egin du Ullrichek, etapa garaipena ez lortzeaz gain, Amstrongek baino denbora kaskarragoa egin baitu. Horrenbestez, Amstrong izango da txapeldun bihar Parisen.

2003ko uztailaren 26a
17:14
Entzun
Ullrich alemaniarra zen gaurko erlojupekoan Amstrong estatubatuarrari lidergoa ken ziezaiokeen bakarra, baina ez du lortu. Aitzitik, Amstrongek Ullrichek baino erlojupeko hobea egin du: 54 minutu eta 19 segundotan egin du ibilbidea estatubatuarrak, eta 54 minutu eta 30 segundotan alemaniarrak. Horien bien aurretik David Millar (54'05'') eta Tyler Hamilton (54'14'') sailkatu dira.

Nolanahi ere, aurtengo Tourra erabakita geratu da, eta oker handirik gertatzen ez bada, berriro ere Lance Amstrong izango da txapeldun bihar Parisen.

Millarrek eta Hamiltonek erlojupeko itzela egin dute; bigarrenak, gainera, Euskaltel-Euskadiko Haimar Zubeldiari eta Iban Mayori kalte handia egin die. Izan ere, gaurko erlojupekora arte, sailkapen nagusian laugarren zen Zubeldia eta Mayo bostgarren. Gaurkoerlojupekoan atera dien aldearen ondorioz, ordea, bostgarren lekuan da orain Zubeldia eta Mayo seigarrenean. Hamilton estatubatuarrak laugarren lekua eskuratu du, hots, Alexander Vinoukoroven ondorengoa.

Pornicetik Naonedera bitarteko bidea egin dute txirrindulariek gaurko erlojupekoan. 49 kilometroko luzera izan du ibilbideak, ordekan, eta euritan egin behar izan dute karreristek lasterketa guztia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.