'Mimoak' Moncloan, presoekiko elkartasunez

Mimoak, atzo, Madrilgo Moncloa jauregiaren aurrean. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko ekainaren 24a
00:00
Entzun
Euskal preso politikoei elkartasuna agertzeko, beste ekinbide bat sortu da: Mimoak. Madrilen sortu zen, atzo, Espainiako gobernuburuaren egoitzaren aurrean. Elkartasunaren sinbolotzat jo dituzten plastikozko baloiak eraman dituzte, eta hiru afixa erakutsi dituzte, Mariano Raxoi Espainiako gobernuburuari zuzenduta. Haietako bik presoak Euskal Herriratzeko eskatzen zuten —batek gazteleraz eta besteak ingelesez—, eta hirugarrenak Pilota zure teilatu gainean dago, jartzen zuen.

Mimoek beraiek jakinarazi dutenez, presoen aldeko ekintza baketsu eta ikusgarriak egiteko asmoz sortu dira. Euskal txapela dute gainerako mimoengandik bereizteko. Datozen egunetan egingo dute ekinbidearen aurkezpen ofiziala, eta ostegunean abestia ere aurkeztuko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.