Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Kanpainaren hasiera

Mintegi: «Politika aldatzeko egon nahi dugu Ajuria Enean»

EH Bildu koalizioak Gasteizen abirarazi zuen hauteskunde kanpaina. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS.
edurne begiristain
Gasteiz
2012ko urriaren 5a
00:00
Entzun
«Bestelako politika bat ez ezik, politika beste modu batera ere egitera gatoz». EH Bildu koalizioko lehendakarigai Laura Mintegik mezu hori helarazi nahi izan du hauteskunde kanpaina hasi duen ekitaldian. « Ajuria Enean ez dugu egon nahi egoteagatik; politika bera aldatzeko egon nahi dugu».

Gasteiz aukeratu du koalizio abertzaleak kanpaina hasteko. Arratsaldean Probintzia plazan egin duen ekitaldian, Belen Arrondo Arabako zerrendaburuarekin bateraegon da Mintegi oholtza gainean. Adierazi duenez, egungo egoerari «180 graduko» bira eman eta herritarrak politika ororen «jomugan» jartzeko lan egingo du EH Bilduk. Egoera «aldatzea» da koalizioaren nahia, pertsonen eta naturaren aurkako «neurri autoritario eta harrapariak» amaitu nahi dituztelako. Hala, gizarte alorrean murrizketarik ez dutela egingo hitzeman du Mintegik: «Dirua soberan dago, baina gaizki banatuta dago. Hortaz, murrizketak bai, egin egingo ditugu, baina pribilegioetan».

Politika aldatu ez ezik, politika egiteko era ere errotik moldatu nahi dutela azaldu du Mintegik: «Eusko Legebiltzarrera ez goaz poltsikoak berotzera eta espekulatzera». Hain justu ere, goizean bertan koalizioko hautagaiek legebiltzarkide jardunerako konpromiso etikoak sinatu zituztela gogorarazi du Mintegik. Hamaika puntu biltzen ditu sinatutako dokumentuak, eta bereziki, arlo ekonomikoan kargu publikoek izan ditzaketen pribilegioen inguruko konpromisoak jaso dituzte. Besteak beste, legebiltzarkideen soldatak murriztea etaordezkari guztiek euren ondasunak publikoki aurkeztea proposatu dute.

Bestalde, herritarren parte hartzeari ere garrantzia eman nahi diote, Arrrondok azpimarratu denez. «Denon parte hartze aktiboarekin eredu berria eraiki dezakegu». Haren hitzetan, «bestelako Araba eta EuskalHerria» posible direla erakutsiko dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.