'Mitardean' daude Fleuryko 30 euskal preso

Gotzon Alcalderi espetxezainek emandako tratua salatzeko daude protestan

2011ko uztailaren 16a
00:00
Entzun
Fleuryko espetxean (Frantzia) dauden 30 euskal preso smitardean daude igandeaz geroztik. Gotzon Alcalde euskal presoari espetxezainek emandako tratua salatzeko daude D2, D3, D5 eta emakumeen moduluetako euskal presoak zigor ziegan.

Uztailaren 8an amaitzen zuen Alcaldek espetxe zigorra, eta berarekin zer egingo zuten jakin nahian pasatu zuen goiza, Espainiak bere aurkako euroagindua baitzuen eskatuta.

Espetxezainek bazkalordu inguruan eman zioten jipoia Aldcalderi, Askatasunak salatu zuenez. «Ziegatik atera, jo eta bortxaz sarrarazi zuten berriro. Gero haren ziegara itzuli ziren, oihal batekin ahoa estali zioten eta jipoitu egin zuten», dio Askatasunak prentsa oharrean. Alcalde, gainera, espetxezainek zigor ziegara eraman zutela ere salatu zuten Askatasunak eta Amnistiaren Aldeko mugimenduak.

Alcalde, Espainiaratuta

Hamar eguneko epea zuten Fleuryko espetxean Gotzon Alcalde Espainiaratu aurretik. Agindu hori asteartean bete zen, eta hura espetxeratzeko agindua zuen Auzitegi Nazionalak.

Soto del Realeko espetxean, preso arrunt batekin jarri nahi izan zuten Alcalde ziegan, baina euskal presoak uko egin zion horri, eta bakartu egin zuten.

Fernandez, Alcalderen bidetik

Poitierseko espetxean (Frantzia) dagoen Joseba Fernandez euskal presoak jazarpen egoera jasaten duela salatzeko protesta egin, eta mitardean eman zituen hainbat egun, Askatasunak jakinarazi zuenez.

Fernandezek zigor ziegatik ateratzeari uko egin ziolako espetxezainek bakartu, jipoitueta, berriz ere, zigor ziegara eraman zuten, Askatasunaren arabera.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.