Araban ere jarraipen zabala izaten ari da greba deialdia. Goizean goizetik nabaritu da mugimendu feministako kideen presentzia kalean.
Gasteiz apainduta, goitik behera
Pankarta, amantal eta pintaketaz josita daude Gasteizko kaleak goizean goizetik. Auzoak dekoratzen hasi dute eguna, 07:00etan. Hiriaren erdigunera abiatu dira piketeak ondoren.
Lau lagun identifikatu dituzte Gasteizen
Lau lagun identifikatu ditu Ertzaintzak Gasteizen, tartean kazetari bat, eta mozal legea aplikatuko diotela mehatxu egin, Arabako Emakumeen Asanbladak salatu duenez. Motxiletan zeramatzaten materiala kendu diete. Ertzaintzak "jarrera paternalista" eta "mespretxuzkoa" izan duela ere salatu dute.
Kutxa automatikoei eraso diete Gasteizen
Gutxienez bi kutxa automatikori pintura morea bota diete, goizean, Gasteizen.
Piketeak saltokietan
Piketeak saltokietara sartzen saiatu dira; El Corte Ingles merkatalgunera, besteak beste. Sarrera debekatu diete, eta saltokiko ateak itxi dituzte. Emakume talde batek sartzea lortu du, ordea. Kontsumo greba ere badela adierazi dute.
#M8Planto [Kontsumoa] Ate printzipala itxi dute, emakume* asko inguratu dira @elcorteingles -eko atearen parera! pic.twitter.com/IDjI4QxsPk
— Martxoak Zortzi (@m8gasteiz) 2018(e)ko martxoak 8
Plantoak hezkuntzan
Arabako ikastetxeetan ere antzeman da greba feminista. Jarduerak antolatu dituzte hainbat ikastetxetan, eta protestarekin bat egin dute ikasleek ere. Agurainen 300 lagun inguru bildu dira ikastetxearen aurrean, eta Gasteizko Koldo Mitxelena ikastetxean ere bat egin dute plantoarekin. Ikasleek antolatutako zutabeak hiriaren erdigunean elkartu dira ekitaldi nagusirako, eguerdian.
Koldo Mitxelena ikastetxean ere planto egin dute#M8Plantopic.twitter.com/RZfxrXqi1W
— Arabako ALEA (@ArabakoALEA) 2018(e)ko martxoak 8
Aulki hutsak Eusko Legebiltzarrean
Eusko Legebiltzarreko 23 eserleku hutsik dira gaur. Ohiko osoko bilkura egiten ari dira, baina EH Bildu, Elkarrekin Podemos eta PSE alderdietako emakumezko parlamentariek ez dute parte hartuko. Bai, aldiz, EAJkoek eta PPkoek. Egun, 40 emakume daude parlamentuan, eta 35 gizon. Honako irudi hau utzi du egunak:
Ohiko osoko bilkura gaur Eusko Legebiltzarreanhttps://t.co/1p5JaueKGCpic.twitter.com/QHvDhsXmT0
— Eusko Legebiltzarra (@PVasco_EuskoL) 2018(e)ko martxoak 8
Eusko Legebiltzarrean bakarrik ez, Euskal Herriko gainontzeko instituzio publikoetan ere izan du eragina grebak. Hainbat emakume ordezkarik egin dute bat mugimendu feministaren deialdiarekin.
Lan uzteak osasun arloan
Gehiengo sindikalak deitutako lan uzteak hasi dituzte osasun arloan ere. Gasteizko Santiago ospitaleko langileek elkarretaratzea egin dute egoitzaren aurrean.
Etxez etxeko langileak, grebarekin bat
Arabako etxez etxeko zerbitzuko langileek bat egin dute grebarekin, eta mobilizazioetara batu dira eguerdian. Sektoreari ezarritako gutxieneko zerbitzuak %70ekoak dira.
Etxez etxeko langileak ere #M8Planto#EmakumeokPlanto#Gasteiz -en. @M8EuskalHerria ðŸ‘ÂÂÂÂÂÂÂÂðŸ‘ÂÂÂÂÂÂÂÂðŸ‘ÂÂÂÂÂÂÂÂðŸ‘ÂÂÂÂÂÂÂÂ👠pic.twitter.com/fZUZvgMtvm
— Néstor (@anibalmeltor) 2018(e)ko martxoak 8
Eserialdia
Jendetza elkartu da Andre Maria Zuriaren plazan. Ikasle, langile... adin guztietako emakumeak batu dira protestan. Eserialdia egin dute eguerdian, ekitaldi nagusi gisa. Manifestazio bat ere abiatu dute.
Andre Maria Zuriaren plaza lepo bete, eta emakume andana ari da heltzen. #M8#M8planto@berriapic.twitter.com/CsQWx1HyRF
— Jon Rejado (@rejaudas) 2018(e)ko martxoak 8
Elkarretaratzeak udaletan
Amurrioko Udalak bat egin du mugimendu feministaren greabarekin. Elkarretaratzea egin dute udaleko emakume langileek udaletxearen aurrean.
#Amurrio Udaletxeko emakume langileak martxoak 8 dela eta elkarteratzea egin dute pic.twitter.com/kqDDFoBa2f
— Amurrio Udala Ayto (@AmurrioUdala) 2018(e)ko martxoak 8
Beste herrietako manifestazioak
Arabako beste hainbat herritan ere egin dituzte mobilizazio eta manifestazioak: Amurrion, Aramaion, Laudion, Kanpezun, Oionen, Ribabellosan, eta Urduñan, besteak beste. Laudion, esaterako, jendetza elkartu da herriko plazan eta lapiko jotzea egin dute:
Hasi da burrunbada Laudio, Batzalarrin kalea guztiz bete dute emakumeek* #GrebaFeminista#EmakumeokPlantopic.twitter.com/kcwtQhYj0Y
— Aiaraldea.eus (@aiaraldea) 2018(e)ko martxoak 8
Itxialdia Gizarte Segurantzan
30 bat emakume Espainiako Gizarte Seguratzaren bulegoetan sartu dira, Arabako hiriburuan. "Gizarte Segurantzaren erregimenak bizitza jarri behar du erdigunean: ez merkatua", adierazi dute; itxialdia egin dute bertan. Kanpoan, Dato kalean, ehunka lagun bildu dira babesa emateko. Emakumeek errepidea moztu dute, eta trafikoa Dato kaletik desbideratzen hasi dira udaltzainak. Ordubete inguru iraun du itxialdiak.
#M8Planto [INSSpirazioa]
— Martxoak Zortzi (@m8gasteiz) 2018(e)ko martxoak 8
Itxialdia hasi dute 30 bat emakumek INSS barruan. Gizarte segurantzaren erregimenak bizitza jarri behar du erdigunean: ez merkatua. @halabedi@topatu_eus@berria@argia@naiz_info@eitbNoticias@euskadi_irratia@elcorreo_alava@NoticiasNavarra@aleapic.twitter.com/jfATWuHRNz
EAJren elkarretaratzea
Andre Maria Zuriaren plazan hamabost minutuko elkarretaratzea egitekoa zen EAJ. Plaza beteta zegoela eta, Eusko Legebiltzarraren aurrean egin behar izan dute azkenean. Berdintasuna goiburu hartuta, bertan izan dira, besteak beste, Gorka Urtaran Gasteizko alkatea eta udaleko zinegotziak, Ramiro Gonzalez Arabako Foru Aldundiko ahaldun nagusia eta gainerako diputatuak, baita EAJko legebiltzarkideak ere. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea ere.
El alcalde @gorka__urtaran y concejal=s de @pnvgasteiz participan en la concentración de @eajpnv en #VitoriaGasteiz en apoyo a las reivindicaciones del #8deMarzo#igualdadpic.twitter.com/a4qR1Iu6T4
— Gasteizko EAJ-PNV (@pnvgasteiz) 2018(e)ko martxoak 8
Ikasleen manifestazioa
Unibertsitateko ikasleek ere manifestazioa egin dute EHUko campusetik abiatuta. Arratsaldeko manifestazio nagusira batzeko deia egin dute.
[Gasteiz] Unibertsitateko manifestazioa hasi da#EmakumeokPlantopic.twitter.com/i5VkY5O0xV
— Topatu (@topatu_eus) 2018(e)ko martxoak 8
Herri bazkariak
Arabako herri askotan herri bazkariak antolatu dituzte. Gasteizen esaterako, Gaztetxean egingo dute, 15:00etan, otordua norberak etxetik eramanda. Kanpezun eta Amurrion ere ordu berean egingo dituzte.