Defizita mugatzeko Espainiako Konstituzioaaldatu nahi dutela-eta, M-15 mugimenduak mobilizazioetara deitu du gaurko Donostian, Bilbon, Gasteizen, eta Iruñean.
Democracia Real Yak, eta Donostiako eta Bidasoako kanpaldiek manifestaziorako deia egin dute 19:00etan. ¿Reforma Constitucional? Erabaki nahi dut lelopean egingo dute manifestazioa haserretuek Bulebarretik abiatuta Konstituzioaren erreformaren aurka.
Bilbon, Gasteizen eta Iruñean, berriz, kontzentrazioak egingo dituzte. Udaletxe aurrean egingo dute Bilbon , eta Ama Zuriaren plazan Gasteizen. Bi hirietan 19:00etan egingo dituzte kontzentrazioak.
Iruñean, ostera, 20:00etan bilduko dira haserretuak Gaztelu plazan PSOEk eta PPk adostutako Konstituzioaren aldaketaren aurka. Haserretuek diote aldaketa «oso larria» dela, eta «eztabaidatu» egin behar dela.
Mobilizazioetara deitu du M-15ek, defizita mugatzearen aurka
Kontzentrazioak egingo dituzte Bilbon, Gasteizen eta Iruñean, eta manifestazioa egingo dute Donostian
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu