Erasoa

'Molotov koktelak' jaurti dituzte Gasteizko auto saltoki batera

Bart gauerdian =i molotov koktelekin =i eraso diote Renault ibilgailuen saltoki bati, Gasteizen. Hala ere, kalte txikiak baino ez dituzte eragin.

2006ko ekainaren 22a
16:05
Entzun 00:00:0000:00:00
Jaurlaritzako Barne Sailak emandako azalpenen arabera, 00:20 aldera gertatu da erasoa: jende talde batek molotov koktelak bota ditu Arana kalean dagoen Renaulten saltokiaren aurka. Hala, zenbait kristal hautsi dituzte, eta su txiki bat eragin du koktelen leherketak. Nolanahi ere, sua kanpoaldean piztu da eta ondoko bizilagun batek amatatu ahal izan du estintore batekin. Ondorioz, fatxada belztu baino ez du egin. Herrizaingo Sailaren arabera, kalteak txikiak izan dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.