2013an atxilotu zuten Barea, Frantzian, Oier Ibargurenekin batera. ETAko kide izatea egotzita, sei urteko espetxe zigorra jarri zieten aurtengo maiatzean epaitu zituztenean.
Barea atzo atera zen libre, eta, Frantziatik kanporatzeko agindua betez, Madrilen utzi zuten, Barajasko aireportuan. Han, familiakoak eta lagunak zituen zain. Oltzakoa da (Nafarroa), eta, gaur, lehen harrera egingo diote Asiainen, 21:00etan.