Moreno: «Euskal gizartearen aurkako epaia da hau»

2011ko irailaren 20a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal Herritik Madrilera joandako ordezkaritza batek babestuta sartu zen Rafa Diez Auzitegi Nazionalean atzo. Besteak beste, han ziren ezker abertzaleko Rufi Etxeberria eta EAko Maiorga Ramirez. Txelui Moreno ere Madrilera joan zen, absoluzio epaia jasotzeko. Kazetarien aurrean eginiko adierazpenetan, Morenok gogor kritikatu zuen epaia, eta «Espainiako Estatuak eginiko eraso bortitzari» modu demokratikoan erantzuteko deia egin zion euskal gizarteari. «Bateragunekoa ez da ezker abertzalearen kontrako epaia, euskal gizartearen aurkakoa da. Euskal gizartea bakearen eta normalizazioaren alde ari da lanean; aldiz, Estatuak, PPk eta PSOEk errepresioaren aldeko apustua egiten dute». Epaiak ez duela ezker abertzaleak hartu duen bidea aldatuko berretsi du Morenok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.