Motor gidari bat hil da Iguzkitzan, furgoneta bat jota

NA-1110 errepidean gertatu da istripua, 13:30ak aldera.

Istripua
NA-1110 errepidean gertatu da istripua, 13:30ak aldera. FORUZAINGOA
jakes goikoetxea
2025eko maiatzaren 15a
16:15
Entzun 00:00:0000:00:00

62 urteko motor gidari bat hil da gaur arratsaldean Iguzkitzan (Nafarroa). Motoarekin furgoneta bat jo du aurrez aurre, NA-1110 errepidean.

SOS Nafarroak 13:38an jaso du istripuaren abisua. Lizarrako suhiltzaileak, eskualdeko mediku taldea, bi anbulantzia, helikopteroa eta foruzainak joan dira istripuaren lekura. Motor gidaria bertan hil da.

Gorpua Auzitegi Medikuntzako Nafarroako Institutura eramango dute. Foruzaingoa istripua ikertzen ari da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.