arrantza

Mozambikek ia milioi bat euroko isuna jarri dio Bermeoko atunontzi bati

Baimenik gabe arrantzan egitea leporatu diote 'Txori Argi'-ri. Helegite bat sartu dute.

2012ko martxoaren 20a
18:14
Entzun

Arrantza legez kanpo egitea egotzita, Mozambikek 927.000 euroko isuna jarri dio Txori Argi Bermeoko atunontziari. Horren enpresa Inpescak hilaren 26rako ordaindu beharko du isuna.

Dena dela, Pablo Ferrande Espainiak han duen enbaxadako kontseilariak Efe berri agentziari esan dio helegite bat sartu dutela eta Mozambikeko agintariekin harremanetan daudela azkeneko egunetan. Inpesca enpresako ordezkari bat han da, auzia bideratzeko asmoz.

Hilaren 14an, Txori Argi satelite bidez Mozambikeko uretan harrapatu zuten, baimenik gabe arrantzan. 1,9 milioi euroko balioko atun kopurua atzeman zioten, hango iturrien arabera.

Ontziko kapitainak azaldu zien korronteengatik sartu zirela Mozambikeko uretan, ez nahita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.