Mozioak, mobilizazioak eta bisitak Sevillako presoekiko elkartasunez

Amaiurren ordezkaritza bat espetxera joan da, baina Goioagari soilik utzi diote sartzen; 26. eguna dute gose greban

Erredakzioa
2013ko azaroaren 22a
00:00
Entzun
Elkartasun ekitaldiak ugaritzen ari dira Sevilla II espetxeko (Espainia) euskal presoen protestak aurrera egin ahala. 26. eguna bete du presoen ekinaldiak, eta hainbat mobilizazio izan ziren atzo ere Euskal Herrian. Sevillara bertara joan ziren Amaiur koalizioko hainbat ordezkari, kartzelako zuzendariarekin biltzeko asmoarekin, baina ez zituzten hartu. Presoak bisitatu ahal izan zituen, ordea, Iñaki Goioaga senatariak, abokatu moduan. Xabier Mikel Errekondok Espainiako Gobernuari eskatu zion neurriak har ditzala hango «zigorgabetasuna» amaitzeko.

Aurrera jarraitzen du Iruñeko San Lorenzo elizan abiatu duten itxialdiak ere. Atzo, gutun bana utzi zuten UPNren, PSNren eta PPren egoitzetan, presoen egoeragatik kezkatuta daudela adierazteko. Gaur, manifestazio egingo dute, 17:00etan, autobus geltoki zaharretik. Hala egingo dute Getxoko Algortan ere (Bizkaia), 20:00etan, Telletxetik abiatuta.

Etxerat elkartea, berriz, mozioak aurkezten hasi da protestan diren presoen herrietako udaletan. Horrela, udalek ere Espainiako Gobernuari eta espetxe zuzendaritzari haien eskubideak errespetatzeko eska diezaieten nahi dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.