Mozketak larrugorritan salatu dituzte Sabin Etxeko atarian
BILBO. Berri Otxoak plataformak antolatuta, Lanbideren mozketak eta «praktika txarrak» salatu zituzten zenbait herritarrek atzo. Bilbon egin zuten protesta, Sabin Etxeko atarian, EAJri ardura eskatuz; Lanbideren egoitza baten aurrera joan ziren handik. Gizarte laguntzetan mozketa gehiago ez egiteko eskatu zuten, eta laguntzen eskaerei bizkorrago erantzuteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu