Mugarik Gabeko Medikuak elkarteari "ia ezinezkoa" zaio bere jardunari eustea

2014ko uztailaren 14a
12:08
Entzun 00:00:0000:00:00

Mugarik Gabeko Medikuak elkarteak azaldu duenez, zailtasunak dituzte Gazan behar bezalako arreta emateko, eta ezin dira hainbat gunetara heldu.

Berez, osasun sistema "ahula" da Gazan, eta egoerak okerrera egin du Israelen erasoaldiarekin. Azpiegitura ugari kaltetuta daude erasoen ondorioz, tartean Europako ospitalea. "Gazako kaleak erabat hutsik daude; jendeak behar larrien aurrean bakarrik uzten du etxea", esan du Nicolas Palarus proiektuko koordinatzaileak.

Jakinarazi dutenez, hasierako egunetan SMS bat bidaltzen zitzaien palestinarrei, erasoez ohartarazteko. "Hau ez da jada sistematikoki gertatzen".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.