Mujikaren hilketaren auzian fiskalak igo egin ditu zigor eskaerak

Andoni Otegi auzipetuaren arabera, «inor ez da trufatu alargunaren sufrimenduaz»

Erredakzioa
2011ko azaroaren 5a
00:00
Entzun
Amaitu da Xabier Garcia Gaztelu, Andoni Otegi, Oscar Zelarain eta Juan Carlos Besanceren aurkako epaiketa. 2001ean Juan Jose Mujika Leitzako UPNko zinegotzia hil izana egozten diete, eta Carlos Bautista fiskalak zigor eskaerak handitu egin ditu. Garcia Gaztelurentzat, 72 urteko espetxe zigorra eskatzen du, besteak beste atentatua agindu eta «talde terroristako buru» izatea leporatuta; Besancerentzat, 68 urteko zigorra eskatu du, eta Otegi zein Zeralarainentzat, 58 urtekoa.

Otegik Angela Murillo epaileari gezurra esatea egotzi dio: «Inor ez da trufatu alargunaren sufrimenduaz. Alderantziz, errespetatzen dugu; epaile baten protagonismo nahiaren eta gezurraren ondorio da». Asteazkeneko auzi saioa errepikatu zen atzo. Herenegun, Angela Murillo epaileak akusatuak iraindu eta alargunaz trufatzea egotzi zien. Mikrofonoa irekita zegoenez, epaitegian entzun zen, eta Murillok auzia epaitzeari utzi zion.

Kontakizuna errepikatu behar izan zuen Zubeldiak. Hilketaren egunean leherketa etxetik entzun eta balkoira aterata senarra sutan ikusi zuela kontatu zuen. Akusatuen artean, defentsari erantzunez, Besancek azaldu du bere buruaren aurkako deklarazioa torturen ondorioz egin zuela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.