Berria taldea

MUko arduradunek bat egin dute 'Geroa zugan' leloarekin

2018ko maiatzaren 2a
11:06
Entzun

MU Mondragon Unibertsitateko arduradunek bat egin dute Geure oinarrietatik manifestuarekin. Geroa zugan leloa zabaltzen ari dira, BERRIAren hamabosgarren urteurrenaren harira —ekainean du urteurrena—. Kazetaren geroa ziurtatzeko, administrazioei eta herritarrei egin diete deia. Argazkian, BERRIAren erredakzioan, Bixente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektorea eta Jon Altuna errektoreordea, eta BERRIAko zuzendari Martxelo Otamendi eta kontseilari ordezkari Iban Arregi.

Geure oinarrietatik manifestua abenduaren 1ean aurkeztu zuten euskal kulturako eta hezkuntzako hemezortzi lagun ezagunek, eta BERRIA Berri taldea osatu zuten. Ekainean hamabost urte beteko ditu BERRIAk, eta urteurrenaren harira beste jauzi bat eman nahi BERRIAlagun berrien bultzadarekin, egitasmoak aurrera egin dezan ziurtatzeko. Herritarren eta administrazioaren "konpromisoa" eskatu dute horretarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.