Murrizketak AHTari egiteko eskatu diote Jaurlaritzari

'Euskal Y'-a ez dela proiektu errentagarria eta ez duela lanposturik sortzen salatu du AHT Gelditu! taldeak

AHTko obren gastuak kritikatu zituzten atzo Bilbon. MONIKA DEL VALLE / ARP.
Erredakzioa
Bilbo
2012ko otsailaren 23a
00:00
Entzun
Behar ez dugunetik murriztu dezatela. AHT Gelditu! taldeko kideek mezu hori eraman zuten atzo Euko Jaurlaritzaren Bilboko ordezkaritzara. Larrubizirik egin zuten protesta, upelak besterik ez zutela soinak estaltzeko, murrizketak Osakidetzari eta hezkuntza sistemari egin beharrean Euskal Y-ari egiteko eskatzeko.

AHT abiadura handiko trena eraikitzea «dirua alferrik xahutzea» dela uste dute taldeko kideek. 2012an AHTko obretarako aurrekontuek %27 gora egin dutela ohartarazi dute, «krisi eta etengabeko murrizketa garai honetan».

Tren lasterraren proiektuak lanpostuak sortzen dituela ere zalantzan jarri dute. Espainia, Euskal Herria, Galizia eta Katalunia dira Europan abiadura handiko trenbide kilometro gehien duten lurraldeak, AHT Gelditu!-ko kideen esanetan: «Hala ere, langabezia tasa ikaragarria da. Lanposturik ez da sortzen». AHT bideak egiten ari direnen lan baldintzak kaskarrak direla eta segurtasun eskasa dutela ohartarazi dute: «Horren ondorioz, bost langile hil dira jada». Abiadura handiko lineak ez direla errentagarriak erantsi dute, mantenu kostuak oso handiak direlako, eta larunbaterako Bilbon murrizketen kontra antolatua den protestaldira joateko eskatu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.